XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ERRENA TA AMAGIÑARREBA.

Errena ta amagiñarreba ez ziran ondo konpontzen.

Eta semea urriñetara joan zan gerrara.

Morroi bat eukan etxean amagiñarrebak.

Eta errena mendira eroateko agindu eutson.

Alabatxo bi eukazan errenak.

Eta txakurtxo bat alabatxoak.

Eta euren atzetik joan zan txakurra.

Eta agindu au emon eutson amagiñarrebak morroiari:
- Ekarri egidazuz andra orren beso biak eta biotza!.

Morroia'k, errukituta, beso biak bakarrik kendu eutsozan amari.

Eta gero umetxo biak amaren sorbaldan lotu.

Eta azkenean, txakurrari kendu eutson biotza.

Eta amagiñarrebagana joan zan eurakaz.

Basoan umeak egarritu, eta eske asi ziran:
- Ura, ama, ura.

Ura nai dot, ama....

Jatsi zan errekara ama.

Sartu zan errekan eta eskumako eskua osorik atera eban.

Sartu barriro, eta ezkerreko eskua be osorik atera.

Eta umetxoai ura emonda, mendiz aurrera joiala, abots miragarri au entzun eban:
- Jo egizu irutan ukubillaz aurreko pago orretan.

Iru kosk-kosk emon pagoari eta, bapatean, jauregi eder bat sortu zan bertan.

Eta jauregi eder aretan bizi izan ziran aurrerantzean ama-alaba biak.

Iru eiztari agertu ziran bein jauregi orretara, ostatu-eske.

Eta etxekoandreak berean artu zituan.

Eta urrengo goizean jagi ziranean, alaba batari esan eutson amak:
- Joan irugarren eiztari orregana eta esaiozu: aita, artu ura eskuak garbitzeko.

Eta beste alabeari:
- Zoaz irugarren eiztari orregana eta esan: aita, artu eskuak legortzeko zapia.

Gizona arrituta, ia orrek zer esan nai eban, itandu eutson etxekoandreari.

Eta etxekoandreak:
- Ez al zara zu, gerratik etorri barria?
- Bai!.

- Eta zer esan dautzu amak etxera etorritakoan?.

- Ba, mendira bialdu ebala bere errena morroiari laguntzen: eta andra errukarriari esku biak eta biotza kendu eutsozala morroi orrek, gaiztoa izan zalako.

- Neure eskuak eta txakurraren biotza eroan zituan morroiak.

Alkar ezagutu, alkar besarkatu... eta jauregian gelditu ziran betiko senar-emazteak alaba biakaz.